IKASTETXEKO PROIEKTUA: ZERTAN DATZA PROIKETUA ?

AURREKARIAK: : Hezkuntza Sailak HAUSPOA Proiektua aspadian sortu zuen, ordutegi lektibotik kanpo ikasleei esparru berri bat eskaintzeko asmoz. Esparru horretan ikasle guztiei indartze-eskolak edota tailerretara joateko aukera ematen zitzaien. Proiektu hori aurten institutu eta eskola batzuetan HEDATZE Proiektua bilakatu da, filosofia berbera izanda.

GURE IKASTETXEAN: Gure kasuan proiektu horri Ikastetxeko Proiektua deitu arren, berdin-berdina izango da, hau da, DBHn errefortzuak zein tailerrak jarriko dira martxan urriaren 17tik maiatzaren 30era arte. Indartze-eskolak irakasgai baten bat gainditu gabe edo gainditzeko zailtasunak dauzkaten ikasleei begira daude antolatuta, eta tailerrak eta Ikasgunea zerbitzua DBHko edozein ikasleri zuzenduta daude.. 

HELBURUAK: : Arestian esan bezala, proiektu hori Eusko Jaurlaritzak bultzatutakoa da, kalitatearen eta etengabeko hobekuntzaren alde lan egiteko.

Helburu nagusiak honako hauek dira:

• Ikasleen emaitza akademikoak hobetzea eta zailtasunak dituztenei errefortzuak eskaintzea. Helburu horretarako arreta pertsonalizatua eta egoera eraginkorrak sortu eta bermatu egingo dira.

• Bizikidetza hobetzea, eskola ordutegitik kanpo ikasleen arteko harremanak sustatuz.

• Ikasleen autonomia eta autoestimua indartzea, hainbat dinamika sortuz. 

ORDUTEGIA: Proiektua asteko 3 arratsaldetan gauzatuko da (astelehen, astearte eta ostegunetan 14:45-16:35, bi saiotan). Gauzak horrela, derrigorrezko ordutegian (goizez) curriculum ofizialean agertzen diren irakasgaiak landuko dira, eta 3 arratsalde horietan zenbait ekintza antolatuko dira:

Indartze-eskolak: Errefortzu horietara joango dira irakasgai bat gainditu gabe daukatenak, gehi irakasleek beraiek proposatutakoak.

Tailerrak: Gehienbat ludikoak izango dira eta edozein ikaslek eman dezake izena.

Ikasgunea: Institutuko liburutegia izango da Ikasgunea, bertan ikasleek etxerako lanak edo proiektuak egin ahal izateko,eta zabalik egongo saio bakar batean , baina sartzeko orduak 14: 45ean edo 15: 40an izango dira.

Irakasleek ebaluazio-saioak dituzten arratsaldeetan ez da zerbitzurik izango