ARDATZAK


Ardatzak2.png

GURE ARDATZAK

 

Solokoetxe ikastetxean betidanik izan dugu ardura gure ikasleek heziketa integrala izan dezaten eta gizarte berrira egokituta egon daitezen. Hau lortzeko ondorengo ardatzak dira gure gida:

 

Euskara

Euskara eta euskal kultura dira gure ardatz nagusiak. Euskararen normalizazioaren alde lan egiten dugu eta baita ere gure ikasleen artean euskara sustatzen, hainbat ekintzen bitartez:


EuskarazBizi.jpg

  • Agate Deuna, Olentzero
  • Bertso saioak
  • Durangoko azoka
  • Euskararen eguna Abenduaren 3an
  • Euskararen astea Martxoan
  • Korrika

 

Bizikidetza

Oinarrizko balorea da gure eskola komunitatean. Komunitatea osatzen dugunon arteko harremanak begirunezkoak izatea da helburua.

Bizikidetza2.jpg   
  • Bizikidetza behatokia
  • Bizikidetza lantzeko prestakuntzak
  • Gurasoekin bilerak

 

Eleaniztasuna

Kontuan izanda hizkuntzek gizartean duten garrantzia, gure ikastetxea indarra jartzen ari da helburu hau bultzatzeko.

Eleanitza2.jpg
  • Frantsesa
  • Ingelesa indartzea hainbat arlotan
  • Elkar trukaketa frantsesa eta euskara indartzeko
 

Indartze Neurriak

Gure ikasleen artean dagoen aniztasuna kontuan izanda eta ahal den neurrian heziketa pertsonalizatua emateko asmotan, honako indartze neurri hauek indarrean ditugu gure ikastetxean:

refuerzo1.jpg
  • Bidelagun proiektua
  • HBSP proiektua
  • Errefortzu klaseak
  • Bi irakasle gelan
  • Serantes proiektua

 

Tutoretza

Jakin badakigu DBH eta Batxilergoa garai garrantzitsuak direla ikasleen izaeraren garapena lortzeko eta etorkizuneko erabakiak hartzeko. Horregatik guretzat tutoretza eta orientazioa ezinbesteko arloak dira.

tutoria.jpg
 

  • Banakako txostenak
  • Orientazio bilerak familiekin eta ikasleekin
  • Tutoretza saioak
 

Berdintasuna

Gizarte berri honetan gizonen eta emakumeen arteko berdintasuna lortzeko lan handia egin bada ere, ikusten dugu oraindik helburu horretatik urrun gaudela. Berdintasun hau sustatzeko ekitaldi hauek egiten ditugu:

berdintasuna2.png
  • Emakumeenganako indarkeria desagertzeko eguna. Azaroak 25
  • Emakumeen nazioarteko eguna. Martxoak 8
  • Tutoretzan landu

 

Teknologia berriak

Gaur egun teknologiak gero eta garrantzi handiagoa du gure gizartean eta ikastetxea errealitate honetara egokitzen da.

Teknologiak1.jpg
  • Eskola 2.0 proiektua
  • IKT heldutasun eredua
  • Eskola digitala