MARTXOAK 8ko ASTEAN EGINDAKO EKITALDIAK

Aurten, martxoaren 8a ospatzeko, txoko desberdinak antolatzea erabaki genuen: gogoeta txokoa, emakume zientifikoen kiniela, liburu feministak euskaraz eta martxoaren 8ko horma-irudiak, besteak beste. Txokoak bisitatzearekin batera, ikasleek genero berdintasunaren aldeko hausnarketa egiteko aukera izan zuten.

 

 

BENITA ASAS MANTEROLA

Benita Asas Manterola (Donostia, 1873 - Bilbo, 1968) irakasle, sufragista eta feminista nor izan zen azaldu zigun Kemen Ugarte ikasleak (4.A), Lengua Castellana ikasgaian. Bigarren Errepublikan, Asas arduratu zen Gorteetan emakumearen boto-eskubideari buruzko Memorandum bat aurkezteaz. Kale bat du Bilbon, Memoria Historikoaren Legeari esker. Mª José Villak liburu bat argitaratu du berari eta bere lanari buruz.

Hemen bideoa ikusteko esteka. HEMEN