BIRZIKLAPENA: gelaz gelako aurkezpena
Urtarrilaren 27an, Agenda 21ko programaren barruan, kontzientziazioa eta motibazioa indartzeko saioa burutu dugu gelaz gela. Batxilergoko 2. mailako ikasle batzuk aritu dira ekintza horretan. Ikasleak Lur eta Ingurumen Zientziak izeneko irakasgaiari jarraitzen diote, eta bertan erakutsi dute trebetasuna zaborren kudeaketaren inguruan. Horregatik, aproposak izan dira proiektu xume horretan laguntzeko. Esan beharra dago primeran egin dutela. Ikusi besterik ez!
ATE IREKIAK: gure ikastetxea ezagutu
Baten batek eraikina bera ikusi nahi badu, urtarrilaren 20an 17:30etatik aurrera ordu erdiko txandak egingo dira. Hau antolatu ahal izateko, urtarrilak 18a baino lehen izena ematea ezinbestekoa izango da, hurrengo helbide elektronikoan: 015077aa@hezkuntza.net.
Eskaera guztiak jaso ondoren informatuko zaituztegu dagokizuen txanda zein den.
DBH: 2021/22 Matrikulazioa
2021-22 ikasturterako DBHko onarpena eta matrikulazioa.
Epea: urtarrilaren 18tik - 29ra (ikastetxean edo Online)
Idazkaritzan egiteko: 8:30etatik - 15:00retara
Informazioa: Hezkuntza saileko web orrian: sakatu hemen
ZORIONAK eta URTE BERRI ON
EUSKARAREN EGUNA eta IRATI ANDA
Abenduaren 3an Euskara Eguna ospatu genuen. Horretarako, ikasleek lehiaketa batetan parte hartzeko deialdia jaso zuten, txiste,dantza eta olerki lehiaketa. Ostegunean, Euskara Batzordekoek antolatutako zenbait ekintza egin ziren gela guztietan. Pasahitza, Euskal Tribiala, bideoak eta kantekin disfrutatu genuen.
Hurrengo ostegunean, abenduak 10, batxilergoko ikasleek Irati Anda bertsolari eta eskalatzailearen hitzaldiaz disfrutatu zuten.

Solokoetxe BHI Euskaraldiarekin
Iaz bezala aurten ere Solokoetxe BHI-n bat egin dugu Euskaraldiarekin.Iaz bezala aurten ere Solokoetxe BHI-n bat egin dugu Euskaraldiarekin.
Covid-19aren inguruko gertaeren kudeaketa
OHAR GARRANTZITSUA:
Covid-19ak, sortutako egoera berezi honetan gauden bitartean eta, gure ikastetxeko egoeraren jarraipen zuzenago bat egiteko asmoz, posta helbide berri bat sortu dugu.
Ostiraletik aurrera, urriak 23tik, Covid-19arekin lotutako edozein jakinarazpen egiteko, posta honetara bidali behar da:
solocovid@solokoetxebhi.net
2020-21 beken deialdia
Urtero bezala beka eskatzeko epea zabalik dago. Baldintzak eta epeak ezagutzeko edo eskabidea egiteko esteka jarraitu.
Informazioa lortzeko klikatu HEMEN
Ikasturte hasierako bilerak
Urriaren 6an, asteartea, ikasturteko hasierako bilerak egingo dira tutore bakoitzak taldeko gurasoekin adostutako ordutegian.
Irailak 7 aurkezpen eguna
Irailak 7, aurkezpen eguna DBHko ikasleentzako. Sarrerak egokitzeko hurrengo antolaketa egin dugu.
10:00etan PATIOTIK sartuko dira: DBH 2.maila
11:00etan SARRERA NAGUSITIK sartuko dira: DBH 1.maila