2021-2022 IKASTURTEAN EGINDAKO EKITALDIAK
POZALAGUARA TXANGOA


IBILBIDE LITERARIOA

OIHAN VEGA DJa gurekin

2. BATXILERGOKO AGURRA

ARAIA TXAPELDUN !

MIREN AGURNE MEABEREN LIBURU BERRIA

OLINPIADA MATEMATIKOAREN 2. FASEA

STEAM Euskadi Sariak 2. edizioa
Gure STEAM proiektuaren ezaugarriak direla eta, Eusko Jaurlaritza eta Innobasquetik STEAM 2021 zigilua lortzeko baldintzak bete ditugula jakin arazi digute, eta hori dela eta, zigilua gure komunikazioetan erabiltzeko baimena jaso dugu.
SAN FRANTZISKOKO LIBURUTEGIA
Orain dela gutxi, DBH 2. mailako ikasleak San Frantziskoko liburutegira joan ginen. Ostirala izan zen eta hirugarren orduan atera ginen Solokoetxe Institututik. Bertan geundela, gizon batek nola antolatzen diren liburuak eta zelan erreserbatzen den liburu bat Bilboko liburutegiaren web orrialdean azaldu zigun. Ondoren, denbora librea izan genuen liburutegia gure kabuz ikusteko edo liburuak irakurtzeko. Oso ondo pasatu genuela.
ARGAZKI gehiago: Hemen
BOS EZAGUTZEKO IRTEERA
Pasaden astean, martxoak 30ean, Musika irteera egin genuen Euskaldunara. BOS- Bilbao Orkestra Sinfonikoa ezagutzeko bere 100.urteurrenean. Back stage, kamerinoak, entsegu aretoa, instrumentuak, Euskalduna auditorioa etabar. Gainera aukera izan genuen BOS entsegua entzuteko eta ikasleak harriturik geratu ziren. Esperientzia polita izan da.
ARGAZKI gehiago: Hemen
KORRIKA
Apirilaren 6ean, derrigorrezko geldialdiaren ostean, inoiz baino indar gehiagorekin Solokoetxe BHIkoek, korrikaz gozatzeko parada izan dugu. Gainera saio bikoitzean disfrutatu dugu: goizean, motorrak berotzen, korrika gaztearekin , eta arrastian, lehertu arte (baten bat hurrengo egunean mugitu ere ez zen egiten) , korrikarekin. Tipi tapa tipi tapa...

MAITE LARBURU ABESLARIA
Bere abotsak, musikak eta nortasunak liluratu gaituzten emakume baten bisita jaso dugu. Eskarmentu eta talento handiko artista honek bere mundua ezagutzera gonbidatu gaitu, eta benetan lortu du: gugan sentiarazi dituen sentsazioek lerro hauek idaztean oraingoz irauten bait dute..
OLINPIADA MATEMATIKOA
OLINPIADA MATEMATIKOA-n, 1.fasean parte hartu duten ikasle guztiei zorionak eman nahi dizkiegu egin duten ahaleginagatik. Tamalez, olinpiadaren 2. faserako ikastetxe bakoitzeko ikasle bi baino ezin dira aukeratu. Hori dela eta, lan guztiak ondo aztertu ondoren, maiatzaren 14an, Unamuno institutuan izango den 2. fasera (Euskadi maila) proposatutako ikasleak hauek dira:
- Maialen Martos 2.B
- Aimar Arozena 2.B
BILBOKO HIRI IBILBIDEA
Pandemiaren aurreko ohiturak berreskuratzeko asmoz, aurten ere Geografiako ikasleek paseo gidatua egin dute, Bilboko hainbat auzoetatik gure hiriaren jatorria hobeto ezagutzeko.
Hasiera batean, Berreginen museora jo dugu, eta hortik, hango gidari bati esker, zenbait lekutan gelditu gara, gure historia hobeto ezagutzeko: San Frantziskoko plazan, aztarnategia ikusteko; Hiru Pilareetako plazan, antzinako etxeak eta auzoaren hiri-antolamendu eza azaltzeko, Martzana kaian, itsadarraren ingurukoaren historia (San Anton eliza eta zubia, Erriberako merkatua…) ezagutzeko, eta Alde Zaharrean, kantoiak, aintzinako harresiari eta aberriari errearatzeko.
Azalpenak oso egokiak zein interesgarriak izan dira. Horretaz aparte, eguraldi ona egin duenez, den dena ondo garatzeko aukera izan dugu.
ENGLISH THEATRE
Aurreko urteetan bezala, Moving On antzerki konpainiak ingelesez antzezlana egin zuten ikastetxeko aretoan. Bertan, DBH 3. eta 4. mailetako ikasleek antzezlana ikusi eta, batzuk parte hartu ere, egin zuten. Ondoren Batxilergo lehen eta bigarren mailetakoek, klima aldaketaren aurrean, mobilizatzera dei egiten zien lana ikusi zuten. Batzuen partaidetzari esker, “Be part of the solution, not the pollution” leloarekin ondo pasa eta kantu egin genuen.
Gernikako batzar etxeko eztabaida
Urtarrillak 21ean, laugarren mailako filosofia klaseko lau ikasle Gernikara joan ziren hango batzar etxean burutu zen eztabaida batean haien iritziak botatzea kulturak daukan eraginari buruz. "Fair Saturday" fundazioak antolatuta zuen ekitaldia. Ekitaldiko hainbat argazki atara zituzten eta egun borobila izan zen.
URDAIBAI Biosfera Erreserbara Irteera
DBH 1.go ikasleek Urdaibai Biosfera Erreserba bisitatzeko aukera izan zuten. Geografia eta Historiako ikasgaian lantzen ari diren klima motak ezagutzeko helburuarekin egindako txangoa izan zen, hain zuzen ere. Urdabai Bird Center museoa bisitatu zuten ikasleek. Ondoren, Biosferako Erreserbako paduren artetik paseo bat eman zuten.
"Mandamentu hipermodernoak" libururen aurkezpena
Urtarrillak 13an, Iñigo Martinez Filosofoaren eskutik Batxillergoko 1.mailako eta DBHko 4. mailako ikasleek gure gizartearen ikerketa kritikoa bat egiteko aukera izan zuten. Berak, "Mandamentu hipermodernoak" liburuan, euskara jator baten bitartez gure garaiari buruzko gogoeta bat egitera bultzatu gaitu.
EUSKARAREN EGUNA
Abenduaren 3an, EUSKARA nazioarteko eguna zela eta, hainbat jarduera antolatu genituen ikastetxean. Alde batetik, geletan jolas desberdinanak antolatu ziren eta bestetik, ikasleek herri kirol desberdinetan parte hartu zuten. Eguraldia gure aurka izan arren, gogoratzeko eguna pasatu genuen.
EUSKARAREN ETXERA BISITA
Azaroaren 25ean, DBHko 3. Mailako ikasleek Euskararen Etxea bisitatzeko aukera izan zuten. Bertan, gure hizkuntzaren historiaari buruzko bitxikeriak ezagutzeaz gain, hainbat gai linguistiko gaineko tailer bat ere egin zuten. Hizkuntza desberdin batik buruzko egun desberdin bat izan zen.
BIDEBARRIETAKO LIBURUTEGIRA IRTEERA
Azroaren 26an batxilergoko lehenengo mailako Giza-Gizarteko taldeko ikasleek Bidebarrietako liburutegira egin zuten bisita. Irteeraren helburuak bai Bidebarrietako liburutegiaren eraikinaren berezko ezaugarriak ezagutzea eta bai liburutegiak berak eskaintzen dituen zerbitzuak ezagutzea; ekitaldi bereziak egiteko aretoak, liburuen prestakuntza, liburuen kontsulta, eta abar.
UDAL LABORATEGIRA IRTEERA
Azaroak 5 batxilergoko lehenengo mailako ikasleek udal laborategira egin zuten bisita. Bertako instalazioak arakatu ondoren bi ekintza burutu zituzten, alde batetik landare baten DNAa ikertu eta bestetik likido ezezagunen PHa lortu.
BBK KUNAko PROIEKTUA
Gure institutuko DBHko 4 ikaslek BBK KUNAk antolatutako "Denbora pasa" izeneko proiektuan parte hartu dute. Gure hiria 9 urte barru nola aurreikusten duten izan da proiektuaren gaia.
BBK KUNAren proiektuen inguruko informaizoa hemen
Proiektuan parte hartu duten ikasleak:
1.DBHko Maialen Andetxaga Ikusi BIDEOAK:
2.DBHko Ana Maria Dica BIDEO-1
3.DBHko Alba Bueno BIDEO-2
4.DBHko Izei González