2020-2021 IKASTURTEAN EGINDAKO EKITALDIAK

GOOD BYE SOPHIA!

Sophia Pelka, bi urtez Solokoetxen hizkuntza laguntzailea izan ondoren,  badoa bueltan bere herrialdera, Kanadara. Iaz, Bilbora etorri zen gure ikastetxeko ikasleei bere kulturaz hitz egin eta bere hizkuntza irakasteko. Covid-19aren ondorioz bizitako konfinamenduan, etxetik bere laguntza eta mintza praktikarako aukerak eskaini zien gure ikasleei. Nahiz eta garai zailak bizi, beste ikasturte batez gurekin gelditzea erabaki zuen. Aurten bere alaitasun eta goxotasunaz disfrutatu dugu ere, eta penaz agurtzen dugu orain. Good bye Sophia!! Best wishes!!

BIRKIT ABESLARIA IKASTETXEAN

Aurreko asteazkenean, DBH 3. mailako ikasleek Birkit abeslariaren hitzaldiaz disfrutatu zuten ikastetxeko aretoan. Honek, euskaraz abestearen aukeraz eta prozesu sortzaileaz hitz egin zien. Birkit-ek zuzenean bere kitarra elektrikoagaz abesti baten sorrera zelan garatzen den irakatsi zien.

IBILBIDE LITERARIOA BILBO

Batxilergo lehen mailako Literatura Unibertsaleko ikasleak Bilboko Ibilbide literario bat egin dute. Horretan, hainbat idazleren etxebizitza bisitatzeaz gain, Alde Zaharreko gunerik inportanteenak ere ezagutu dituzte eta hainbat informazio konpartitu dute: Bidebarrieta liburutegia, Euskaltzaindia, Arriaga Antzokia, Done Jakue Katedrala, …

DBH 1Ako IKASLEAK PIRAGUETAN

Ekainaren 14ean, DBH1ako ikasleak Bilboko Ibaian piraguetan ibiltzera joan ziren. Talde honek irabazi du aurten Agenda 21etik antolatzen den “Gela Garbi” lehiaketa, eta saria hori izan zen. Eguraldi ederra izan zuten eta goiz zoragarria pasa zuten denak.